telebista
22:00etan
Juan Mari Aburto alkatea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan
EITB
Karmele Larrinaga aktorea eta Jurek Ziemkiewicz mendizalea ere izango dira lehen emanaldi honetan. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta, zuzenean eskainiko dituzte su artifizialak.
-
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB.
'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa izango da ikusgai gauero, zuzenean, ETB1-en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta, Bilboko Aste Nagusiko xehetasun guztien berri emango ditu saioak, tartean su artifizialen emanaldia.
Gaur Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango dute gonbidatu lehen saioan. Aburtorekin batera, Karmele Larrinaga aktorea eta Jurek Ziemkiewicz mendizalea ere izango dira bertan.
Bestalde, Iñigo Agirrek Bilboko Zazpi Kaleetan bilbainadekin sortzen den giroa ekarriko digu, eta, Jaione Carpinterorekin batera, zuzeneko konexioak egingo ditu Bizkaiko hiriburuko hainbat txokotatik.
Ordu aldaketa su artifizialetan
Aurten, Bilboko Aste Nagusiko suak 22:30ean izango dira egunero, aurreko urteetan baino 15 minutu lehenago. Igandeko ikuskizuna Valenciana su-etxeak eskainiko du.
'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.