telebista
22:00etan
Danel Elezkano eta Yogurinha Borova, gaur gauean, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan
EITB
Horrez gain, Valentziako Pirotecnia del Mediterraneo su-etxearen su-artifizialak zuzenean ikusteko aukera izango da.
-
Danel Elezkano pilotaria. (Argazkia: EiTB)
Bilboko Aste Nagusia 2018 aurrera doa eta, ostegun honetan, gauero bezala, jai-giroa eta su-artifizialak zuzenean ikusteko aukera izango dugu Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok gidatutako saio berezian. 22:00etan hasiko da emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en.
Oraingoan ere bi gonbidatu izango dituzte 'Bilboko Aste Nagusia 2008' programan: Danel Elezkano pilotaria eta Yogurinha Borova aktore eta abeslaria.
Horrez gain, txupineren omenezko urtero jaian murgilduko dira eta Areatzako gastronomia lehiaketako giroaz gozatzeko aukera izango dugu, Iñigo Agirre eta Jaione Carpintero kazetarien eskutik.
Osteguneko su-festa, bestalde, Valentziako Pirotecnia del Mediterraneo su-etxeak eskainiko du, eta zuzenean ikusteko aukera izango da.
'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.