telebista
ETB2n, 22:30ean
'El postre de la alegría' komedia dakarkigu 'La Noche De...' saioak gaur
EiTB
Sean Connery, Rachel Weisz eta Colin Firth aktoreei buruz ere mintzatuko zaigu Felix Linares.
El postre de la alegría komedia frantsesa eskainiko du gaur gauean 'La Noche de...' saioak. Halabeharrez droga-trafikatzaile bihurtuko den adineko emakume baten istorioa kontatzen du, benetako gertaera batzuetan oinarritutakoa. Bernadette Laffont da protagonista, eta Jérôme Enrico, zuzendaria.
Filma ikusi aurretik, zinema munduko hainbat kontu ekarriko dizkigu Felix Linaresek. Batetik, 88 urte bete berri dituen Sean Connery aktoreaz mintzatuko zaigu. Aspaldi ez dugu haren berri izan. Connery Eskozian jaio zenez, hango paraje ederrak hartuko dituzte hizpide Si lo sé, no vengo atalean, eta zenbait zuzendarik Eskozian filmatzeko izandako arazoen berri emango digu hain zuzen ere. Azkenik, udako bikote izateko azken hautagaiak aurkeztuko dizkigu: Colin Firth eta Rachel Weisz.
'La Noche de… El postre de la alegría' astearte gauean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus, 22:30ean.