Itxi

telebista

'Cine Éxito'

'The Equalizer: el protector' filma, gaur, ETB2n

EiTB

Akziozko thriller honetan, Denzel Washingtonek antzinako bizitzara itzuli den polizia erretiratu baten papera egiten du.

  • Denzel Washington 'The Equalizer: El protector' filmean

    Denzel Washington 'The Equalizer: El protector' filmean

The Equalizer: el protector (2014) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Antoine Fuqua zinemagileak zuzendutako ekoizpen estatubatuar honetan, Hollywoodeko hainbat izarrek hartzen dute parte. Bertan ageri dira, esaterako, Denzel Washington, Marton Csokas, Chloë Grace Moretz eta David Harbour aktoreak.

Akziozko thriller honetan, Denzel Washington McCall izango da, bere iragan ilun eta misteriotsua atzean utzi duela eta bizitza berri eta lasaiago bat hasi duela uste duen agente bat. Hala ere, hori guztia aldatu egingo da Teri (Chloë Grace Moretz) ezagutzen duenean. Mafia errusiarraren menpean dago, eta prostituzio lanak egitera behartzen dute. Bere buruari indarkeria alde batera utziko zuela zin egin zion arren, egoera horri buelta emateko, justizia gogoa nagusituko zaio eta neskaren zaintzaile bihurtuko da.

The Equalizer: el protector filma gaur 22:30ean ikusi dezakezu ETB2n.