Itxi

telebista

Audientzia

'El postre de la alegria', aurtengo 'LND'ko pelikularik ikusiena izan da

EiTB

ETB2n ikusgai izan zen komedia frantsesak %17,9ko kuota bereganatu zuen eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Astearte gauez ETB2n ikusgai izan zen El postre de la alegría komedia frantsesak harrera bikaina izan zuen. Jérôme Enricok zuzendari eta Bernadette Laffont protagonista duen filmak %17,9ko kuota izan zuen. Datu horri esker, 2018n 'La Noche de…' saioaren barruan eskainitako pelikularik ikusiena izan da.

Halabeharrez droga trafikante bihurtuko den adineko emakume baten gorabeherak kontatzen dituen komediak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.