Itxi

telebista

22:00etan

Logroñotik, San Mateo Torneoa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Altuna III-Aretxabaleta eta Elezkano II-Albisu bikoteek jokatuko dute txapelketako partida.

0:10

Gaur gauean, Logroñoko San Mateo feriako jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera.

Hasteko, Arretxe II-Iturriaga eta Gorka- Salaverri bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, Altuna III-Aretxabaleta eta Elezkano II-Albisuren artekoa izango da txapelketako partida. Amaitzeko, Retegi Bi-Irusta eta Elordi-Erostarbe izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.