telebista
Gaur, 22:30ean
Gizon eta emakumeen arteko desparekotasun egoerak Euskadin, '360º. Tú Decides'en
EITB
Arantza Ruiz kazetariak aurkeztuta, emakumeari betoa jartzen dioten ohiturak aztertuko ditu saioak.
-
Arantza Ruiz
Gaur gauean, Euskadin bizi ditugun gizon eta emakumeen arteko desparekotasun egoerak aztertuko ditu '360º. Tú Decides' saioak. Emakumeari betoa jartzen dioten zenbait ohitura mantentzen dira oraindik, besteak beste, Hondarribiko alardearen inguruan sortu den polemika da adierazgarria. Baina ezin ahaztu ditzakegu emakumeari sarrera debekatzen dioten txoko eta elkarte gastronomikoak ere badirela. Tradizioa mantendu ala aurrera egin beharko genuke kasu hauetan?
Bestalde, egun eguneko politika gaien artean dagoen aforamendua ekarriko du saioak mahai gainera. Pribilegio bat dira ala beharrezko babesa?
'360º. Tú Decides' saioak 50 hiritarren iritzia eta Tito Irazusta, Irantzu Varela, Begoña Conde eta Fernando Palacios solaskideen hitzak bilduko ditu gai hauen inguruan.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.