telebista
22:00etan
'Apple Tree Yard' minisailaren amaiera, gaur gauean, ETB2n
eitb.eus
EiTB
Sexua, gezurrak eta ikerketa ditu oinarri Emily Watson eta Ben Chaplin protagonista dituen minisail honek.
-
Protagonista biak
Apple Tree Yard minisailaren amaiera eskainiko du gaur ETB2k. Drama pertsonalaren eta suspensezko thrillerraren artean mugitzen da lau atal dituen minisail hau.
Emily Watson eta Ben Chaplin ditu protagonista nagusi, eta Louise Doughtyk idatzi zuen izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarritzen da.
Zientzialari errespetatua da Yvonne Carmichael (Emily Watson), ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu eta bizitza konbentzionala du. Alabaina, bere bizitzak 180 graduko bira emango du ezezagun batekin gurutzatzen denean. Pasioz beteriko harremana hasiko du Mark Costley (Ben Chaplin) izeneko gizon karismadunarekin. Bere bizitza pribatua eta lana ziur eta abentura horretatik urrun mantentzeko ahaleginak egin arren, laster nahastuko dira eta arriskuan jarriko du bere bizitzan garrantzitsutzat duena.
Apple Tree Yard minisailaren azken bi atalak 22:00etan izango ditugu ikusgai, ETB2n.