telebista
20:00etan
Buradon Gatzagan izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioa
EITB
Joseba Arguiñanok Bastidako udalerri honetako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano Buradon Gatzagan. Argazkia: EiTB
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano sukaldaria Buradon Gatzagara, Bastidako udalerriaren barne dagoen herrira, joango da bertako auzokideen istorio gastronomikoak gertutik ezagutzera.
Hasteko, Iñaki Alvarez 56 urteko margolariarekin izango da eta hark bere etxean duen lantokian arituko dira margotzen. Ondoren, Iñakiren familiak duen upategi batera joango dira, eta bertan udareak ardo beltzean prestatuko ditu Josebak .
Buradon Gatzagako kale, etxe eta harresiak iraganeko hainbat istorio eta kondaira gordetzen dituzte eta 56 urteko Loli Urrechuk denak ezagutzen ditu. Josebari herriaren historiaz arituko zaio, bakailaoa errioxar erara, bertako errezeta tradizionala, prestatzen duten bitartean.
Amaitzeko, Josebak 51 urteko Jose Manuel Caño ezagutuko du, Buradon Gatzagan dagoen jatetxe bakarraren jabea: El Rincón de Buradón. Bertan prestatzen duten janari bat prestatuko dio Josebari, bere amaren errezeta dena: ganboiak baratxuriarekin eta limoi saltsarekin.
'Historias a Bocados' larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.