Itxi

telebista

Estreinaldia ETB-2n

'Mar afuera, tierra adentro' dokumentalaren estreinaldia ostiralean

E.O.

EITB

Jose Manuel Aizpurua, Gabriel Celaya, Luis Martin Santos eta Eduardo Chillidaren bizitza eta lana errepasatuz egindako Donostiako kronika da.

&' || 'nbsp;Mar afuera, tierra adentro dokumentalak Donostiaren kronika egiten du Jose Manuel Aizpurua, Gabriel Celaya, Luis Martin Santos eta Eduardo Chillidaren bizitza eta ibilbide artistikoa errepasatuz. Ostiralean ''''La Noche de Cronicas'''' saioaren barruan estreinatuko da ETB-2n.

Pepe Azpiroz eta Antonio Cristobalek zuzendu dute dokumentala; gidoia, berriz, Felipe Juaristik idatzi du. Donostiako bizimoduaren zirriborroa egiten da lan honetan, Jose Manuel Aizpurua, Gabriel Celaya, Luis Martin Santos eta Eduardo Chillidaren ibilbide pertsonala eta sormen lanak errepasatuz. Bide batez, Donostiaren kronika ere bada, itsas hiri, kosmopolita eta dotorearen kronika. 2016. urtean Europako kultur hiriburu bilakatu nahi duen hiriaren kronika, alegia.

Aizpurua, Martin Santos, Celaya eta Chillidak bizitzaren aurrean, artearen aurrean eta Donostiako hiriaren aurrean dituzten ikuspegi anitz eta ezberdinak erakusten ditu euren ibilbidea errepasatzen duen ikus-entzunezkoak.

Itsasoa presente dago dokumentalean, itsasoa hirian eta gizon hauen bizitzan presente dagoen neurrian. Dokumentalean, gainera, Donostian ezagunak diren zenbait lagunen gogoeta, oroimen eta ekarpenek berebiziko garrantzia dute. Mar afuera, tierra adentro-n parte hartzen duten batzuk lagunak zituzten dokumentaleko protagonistek, famili artekorik ere bada. Guztiek behatu eta aztertu dute gizon hauek utzi zuten urratsa hain zuzen ere. Jose Luis Munoa oftalmologoa, Pascual Aldabe konpositorea, Ricardo Ugarte eskultorea eta Jorge G. Aranguren, Santiago Aizarna, Luisa Etxenike eta Julia Otxoa idazleek parte hartu dute, besteak beste.

Eurekin batera, Javier Sada Donostiako kronikari eta historialariak, Mikel Erentxun musikari eta arkitektoak, Pedro Gorroxategi medikuak, Luis Chillida eskultorearen semeak eta Franciso Javier Lopez Landatxe Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara zuzendariak.

''''La Noche de Crónicas'''' ostiralean dago ikusgai ETB-2n 22:00etan. Emanaldiaren ondotik mahai-ingurua izango da eta bertan, Ander Landaburu kazetariak gidatuta, Jose Luis Munoa, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Jorge G. Aranguren eta Felipe Juaristik parte hartuko dute.