Itxi

telebista

22:30ean

'La Mejor Receta' sukaldaritza saio berezia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Epaimahaikideek, parte-hartzaileek eta aurkezleak berak 'Juego de Cartas' saioko lau finalisten platerei puntuazioa eman beharko diete astelehen gaueko saioan.

  • 'La Mejor Receta' sukaldaritza saio berezia, astelehenean, ETB2n

    Hung Fai, Xabier Gutierrez eta Edurne Trancho

'La Mejor Receta' saio berezia eskainiko du ETB2k gaur gauean. Bertan, Javi Sierrak gidatzen duen saioan, 'Juego de Cartas' saioko finalistak izango dira protagonista: Juan Mari Humada, Donostiako Hidalgo 56 jatetxeko jabea; Helen Olmo, Bilboko La Lonja de Olabeagakoa; Jose Iglesias, Bermeoko Artza jatetxekoa, eta Aritza Burgoa, Cuzcurrita de Río Tirón udalerriko Aker jatetxeko jabea. Finalistek plater bera prestatuko dute, guztien artean errezetarik onena zein den aukeratzeko.

Horietariko batek bakarrik eskuratuko ditu irabazlearen txapela eta 2.000 euroak. Erabakia hartuko duen epaimahai zorrotzak hiru kide izango ditu: Hung Fai, sukaldari, enpresari eta aurkezlea; Xabier Gutierrez, idazle, sukaldari eta Arzakeko laborategiaren arima, eta Edurne Trancho, 'Masterchef' saioan finalista izandakoa.

Epaimahaiak 1 eta 10 puntu arteko nota jarriko dio plater bakoitzari, eta aukeratu dituzten osagaiak, erabilitako teknika, aurkezpena eta zaporea izango dira kontuan hartuko dituen ezaugarri nagusiak.

Hala ere, guztia ez da epaimahaikideen esku egongo; izan ere, parte-hartzaile bakoitzak bost puntu kendu ahal izango dizkio saria merezi ez duen aurkariari. Baina, buruarekin ala bihotzarekin emango dituzte botoak?

Javi Sierra aurkezleak ere bost puntu eman ahal izango dizkio gehien gustatu zaion platerari.

'La Mejor Receta' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.