telebista
Estreinaldia
'Ni Más Ni Menos' saioa, Klaudio Landa eta Arantza Sinobasen eskutik
E.O.
EITB
Datorren astelehenetik aurrera, bi ordu zuzenean, denetariko edukiak, aktualitate eta entretenimendua ardatz direla. Iñaki Azkuna izango dute gonbidatu lehen saioan.
''''Ni Más Ni Menos'''' dugu ETB-2ko arratsaldeko saio berria. Datorren astelehenean, otsailaren 28an, jarriko da abian eta Arantza Sinobasek eta Klaudio Landak aurkeztuko dute. Aktualitatea eta entretenimendua izango ditu ardatz nagusi.
Entretenimenduaren arloan eskarmentu zabala duen Klaudio Landa ETB-2n izango da berriro. Besteak beste, ''''Sorginen Laratza'''', ''''Zeure Esku'''', ''''Intuición'''' lehiaketa, ''''Esta Es Mi Gente'''' eta azkenaldian ''''Oh Happy Day'''' saioa aurkeztu ditu telebistan.
Arantza Sinobas izango du lagun aurkezle lanetan. Arratsaldeko tartean jarraitzen du orain arte bezala. ''''Aspaldiko'''' saioan ikusi dugu eta aurretik ''''Factor Humano'''' eta ''''El Topo'''' saioak aurkeztu zituen telebistan. Hainbat telesailetan ere ikusi ahal izan dugu aktore gisa: ''''Hospital Central'''', ''''El Secreto'''', ''''Campus'''' eta ''''Aquí No Hay Quien Viva''''n.
Bi orduko tartea beteko du saioak egunero. Eduki sorta anitza izango da: dibulgazio gaiak jorratuko dituzte; pil-pilean dauden berriak; historia hurbilak, lehen pertsonan kontatuak; osasun gaiak; eztabaida; sukalde kontuak; elkarrizketak eta, jakina, ikuskizuna.
Aurpegi ezagunak izango dituzte berriro arratsaldeetan iritzi emaile. Horrez gainera, lagun berriak ere izango dira lan-taldean.
Saioak itxura dinamikoa eta erakargarria izango du. Set edo gune ezberdinak izango ditu platoak. Kanpora ere sarri egingo dute jauzi: zuzeneko konexio eta erreportajeen bidez. Teknologia berriek ere leku garrantzitsua hartuko dute saioan.
"Ni Más Ni Menos", datorren astelehenetik aurrera ETB-2n, 16:00etan. Lehen saioan Iñaki Azkuna izango dute gonbidatu.