telebista
23:30ean
Umeen transexualitateaz arituko da '360º Punto de Vista' gaur gauean
EiTB
Arantza Ruizek gidatzen duen saioa umeen transexualitateaz arituko da, eta Chrysallis elkartea, Lauraren kasua eta César Noval zirujaua ezagutuko ditugu.
-
Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaurko '360º Punto de Vista' saioan, transexualitateaz arituko dira, eta sexu desberdinean sentitzen diren umeak izango dituzte protagonista. Nahiz eta apurka-apurka ezagutzera ematen ari den gaia izan, oraindik bide luzea gelditzen da gaia naturalizatzeko, bai sozialki zein legalki. Euskal Herriko Chrysallis elkarteak 100 familiari laguntzen die. Bea Sever elkartearen presidentea platoan izango da laguntza horren nondik norakoak, dituzten beharrak eta erakundeei egiten dieten eskariak azaltzen. Laura izango da beste protagonistetako bat. 16 urte ditu eta oso txikitatik argi izan du bera neska dela. Horren ama Vanessa ezagutzeko aukera ere izango dugu. Horren hitzetan, orain arte egindako bidea ez da erraza izan, gizarte trabak, medikuen trabak edo arazo legalak hamaika izan dira. Valentziara joango gara gero, Cesar Noval zirujaua ezagutzeko. Sexu aldaketa bat burutzeko urteak behar dituen operazio bat 17 ordutan egin omen du berak.
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.