Itxi

telebista

Gabon Zaharreko berezia ETB2n

ETB2k Queen taldearen erritmora esango dio agur 2018ari '¡Se acabó 2018!' saioan

EiTB

Ondoren, Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak kanpaiak eskainiko dituzte zuzenean Guardiatik.

  • '¡Se acabó 2018!'

    '¡Se acabó 2018!'

Ion Aramendik gidatutako du '¡Se acabó 2018!' Gabon Zaharreko saio berezia ETB2n. Aurkezleak urteko errepasoa egingo du ETBko hainbat aurpegi ezagunen laguntzaz, horien artean, Julian Iantzi,  Ander Gutiérrez, Gabriela Uriarte, José Ituarte, Andrea Arrizabalaga eta Dani Álvarez. Gonbidatuek Humberto Gutiérrez  eta Anjel Alkain umoristekin abestu, dantzatu eta jolastuko dute, eta sorpresa hunkigarri bat edo beste ere jasoko dute.

ETB2ko beste aurkezle ezagun batzuk ikusteko aukera ere izango dugu. Euren saioen parodia egiten ikusiko ditugu hauek: 'Está Pasando' saioko platoan Klaudio Landak Garbiñe Biurrun eta haren klonari aurre egin beharko die; Ana Urrutiak gidatutako 'Eguraldia' saioa ostera, Mariángeles Gabilondok hartuko du, eguraldiko aurkezle berriak; Joseba Argiñanok Joxe Mari Olasagastiri Gabon zaharrean zer gosaldu aholkatuko dio 'Historias a Bocados' saio berezian; 'Atrápame si puedes' saioko castingean izango dira Fernando Alonso eta Mario Vaquerizo; ET estralurtarra Javi Sierrak gidatutako izarrarteko 'Juego de Cartas' saioan lehiatuko da; eta Xabier Lapitzek 'En Jake'n Urkullu Lehendakaria harrapatuko du kalean txistua jotzen aurrekontuak borobiltzeko asmoz.

Horrez gain, aurpegi ezagun gehiagok emango diote urte berriari hasiera; tartean izango dira, Kerman Lejarraga, Eneko Atxa, Manel Fuentes, Garbiñe Muguruza, Patxi Salinas edo  Marino Lejarreta, besteak beste.

Aitor Gabilondo, Sergio Arrospide eta Leire Orbe saioko kolaboratzaileak, momentu oroigarrienak, dibertigarrienak eta surrealistenak ekarriko dituzte gogora, beti umore puntuaz.

Freddie Mercury eta bere kideen abestiak girotuta, 2018ari agur egingo dio urteko txutxu-mutxurik onenak sortuko dituen saioak.

23:45etik aurrera, Arabako Guardia herritik Gabon Zaharreko kanpaiak eskainiko dituzte Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean ETB1en eta ETB2n.

'¡Se acabó 2018!', abenduaren 31an izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.