telebista
'El Conquis'en 4. atala
Nagore, David eta Manu kapitain berriak lehian hasiko dira 'El Conquis' saioan
EiTB
4. ataleko immunitate jokoan, Kontxako Bandera txikia jokoan izango da Pazifikoko uretan, eta kapitainak ontzietan azalduko dira. Astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Ontzietan azalduko dira kapitain berriak
Nagore Osoro patroiaren izaera gogorra, David Seco "El Conquis"eko irabazlearen jeinua eta Manu Maritxalar pisu astunaren gogortasuna onuragarriak izan daitezke abenturarako, baina "El Conquistador del Pacífico" saioko hiru taldeak hondoratzeko gai ere badira.
Sortzen diren bikoteak sortzen direla, zail izango dute guztiek. Manu ia ez du inork begi onez ikusten, Davidi ez zaio gustatzen inork itzal egiterik, batez ere itzal egiten dion pertsonaren izena Eneko baldin bada; eta Nagorek agintzeko dituen dohainak onartzea zaila izan daiteke egoera korapilatzen denean. Izan ere, zaila da taldeak bi kapitainen artean gidatzea.
Zalantzak argitzeko onena ontzi berean arraun egitea izango da, eta 4. ataleko immunitate jokoan Kontxako Bandera txiki bat jokatuko dute Pazifikoko uretan. Ikusteko dago kapitain bikoteek taldean lan egiten jakingo duten ala elkarlanak oztopo bilakatu eta taldeak Perlen artxipelagoan hondoratuko dituzten.
Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.