Itxi

telebista

'El Conquis'en 5. atala

Urdinen amarruak eta Seleta eta Manuren arteko lehia, gaur, 'El Conquis'en

EiTB

Immunitate jokoan, kapitainek lokatza bildu beharko dute beraien gorputzekin; ondoren, lehiakideek kapitainak itsasoan dagoen plataforma batera eraman beharko dituzte.

  • "El Conquistador del Pacífico" saioko kapitainak, lokatzez beteta

    "El Conquistador del Pacífico" saioko kapitainak, lokatzez beteta

Hiru kapitain berrien iritsierak goitik behera aldatu du abentura, eta aspaldiko liskarrak bueltan ekarri ditu. Batetik, Eneko eta Daviden arteko harreman nahasia dago, eta, bestetik, Seleta eta Manuren artekoa.

Urdinek ezin dute lehiakide gehiagorik galdu, eta final bat izango balitz bezala joango dira 5. ataleko immunitate jokora. Irabazi eta duelura joatea saihestu nahi dute, janaria lortzeko eta kanpamentu aberatsean erosotasunez gaua igarotzeko.

Kapitainek garrantzia handia izango dute jokoan; izan ere, lokatza bildu beharko dute beraien gorputzekin; ondoren, lehiakideek kapitainak itsasoan dagoen plataforma batera eraman beharko dituzte. Basarik gehien biltzen duen taldeak irabaziko du. Jokoa dibertigarria eta ikusgarria izango da, eta eskarmentu handiena duten kapitainen azerikeria eta Manuk lokatzezko igerilekura egingo dituen jauziak funtsezkoak izango dira proban. Gipuzkoako boxeolari ohiaren metodoak direla eta, Seleta eta Manu erabat urrunduko dira.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.