Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' bere ordu tartean nagusi % 18,8ko audientzia zatiarekin

EITB

Realityak 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • Glo, 'El Conquistador'eko lehiakidea

    Glo, 'El Conquistador'eko lehiakidea

'El Conquistador del Pacífico' bere ordu tartean audientzia-buru izan da seigarren astez jarraian, eta % 18,8ko audientzia zatia bereganatu du. Julian Iantzik aurkeztutako saioak 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Seigarren atal honetan, abenturari agur esan zion Glok, Manu Maritxalarrek labirintoaren immunitate proban egindako gehiegikerien ondorioz. Andonik Enekoren eta Daviden laguntzari esker kanporatu zuen Glo dueluan.