Itxi

telebista

22:15ean

Sexu-abusuak familia barruan, gaurko 'Punto de Vista' saioan

EITB

Iñaki Elorza kazetariak gidatzen duen saioak haurtzaroan sexu-abusuak jasan zituzten biktimen testigantzak bilduko ditu.

  • Iñaki Elorza

    Iñaki Elorza

Gaurko 'Punto de Vista' saioak Los pederastas de mi familia abusaron de mi erreportajea eskainiko du, familia barruko sexu-abusuak hizpide hartuta. Iñaki Elorzak aurkeztutako saioak ikuspuntu subjektibotik landuko ditu haurtzaroan sexu-abusuak pairatu zituzten biktimen testigantzak: hiru protagonistek kameradun betaurreko batzuen bidez erakutsiko digute euren errealitatea.

Ane, David eta Miriam izango dira erreportajearen protagonistak eta haurtzaroan eta gaztaroan bizitako infernua azalduko digute. Senitartekoengandik jasandako erasoen ondorioz arazo psikologiko larriak sufritu dituzte. Gertakari haiek euren bizitza eta besteenganako jarrera baldintzatu dituztela aitortuko dute. Daviden kasuan, gainera, familiarengandik ihes egin beharra izan zuen heriotz mehatxuak jaso ondoren.

Hiru protagonisten ikuspuntuez gain, biktimen inguru gertueneko pertsonen testigantzak bilduko ditu saioak. Halaber, arazoaren testuinguru soziala ulertzeko, adituen iritziak eta datu eta informazio ezberdinak eskainiko dituzte.

'Punto de Vista' gaur gauean izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.