telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioa, arratsaldean, Mendexan
EiTB
Joseba Argiñano Xe Murelaga, Madrileko Jonvi eta Mendexa Tirolina Parkeko Arkaitz Erkiaga eta Jurgi Gorostizarekin egongo da.
-
Joseba Arguiñano
Joseba Argiñano Bizkaiko Mendexan izango da gaur, 'Historias a Bocados' saioan, herriaren berri izan eta bertako bizilagun batzuekin kontu-kontari aritzeko mahaiaren bueltan.
Hasteko, Josebak Xe Murelagarekin egingo du topo Karraspioko hondartzan. Bertan, Markel Aretxabaletaren eskutik paddle surf ikasten ari da Murelaga. Aurkezlea itsasoan sartzeko gogoz geldituko da, baina erropa egokia ekarri ez duenez, Xerekin hondartzan hitz egingo du, eta, ondoren, honek Mendexa erdian duen tabernara joango dira. Hantxe patata-tortilla prestatuko dute.
Jonviri Mendexan 'Madrilekoa' deitzen diote. Madrilekoa da Jonvi, baina Euskal Herrian agertu zen horrelako batean bertan bizitzeko asmoz. Lehenengo eta behin, nekazaritza nekazaritza-ingeniaritza ikasi zuen ardoaren esparruan aritzeko, eta, gaur egun, txakoli mahastiak ditu. Joseba eta biak mahastiak kimatzera joango dira.
Halaber, Mendexa Tirolina Parka kudeatzen duten Arkaitz Erkiaga eta Jurgi Gorostizarekin bilduko da. Abentura parkean bete-betean murgiltzeko irrikitan egongo da Joseba.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.