Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Protagonisten bizitzak hondatu dituzten salaketa faltsuez, 'Punto de Vista' saioan

EiTB

Iñaki Elorzak aurkeztuta, 'Soy inocente, pero sospechoso para siempre' erreportajea eskainiko du saioak.

  • Iñaki Elorza, 'Punto de Vista' saioko protagonistetako batekin

    Iñaki Elorza, 'Punto de Vista' saioko protagonistetako batekin

'Punto de Vista' saioaren gaurko atalak salaketa faltsuak pairatu dituzten hiru protagonistaren testigantzak jasoko ditu. Salaketa horiek eragin dizkieten ondorio latz eta kaltegarriak azalduko dituzte: kameradun betaurreko batzuk jantzi eta ikuspuntu subjektibotik emango digute euren egoeraren berri.

Patxiren bizitzak porrot egin zuen pederastia akusazio faltsu baten ondorioz. Martin eta bere lagunak narkotrafikoan aritzeaz salatu zituzten, eta diru kopuru handia ordaindu behar izan zuten euren errugabetasuna frogatzeko. Charok eta eskizofrenia duen bere alabak txakurrak pozoitu eta hiltzen zituztela zabaldu zen sare sozialetan. Nahiz eta gezurra izan, oraindik ere mehatxu eta irainak jasotzen dituzte kalean.

Hiru kasuak ezagutuko ditugu 'Punto de Vista' saioan, gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en, Iñaki Elorzaren eskutik.