Itxi

telebista

22:15ean

'360º: Hijas del silencio' erreportajea izango da ikusgai igandean ETB2n

EiTB

Eider Hurtadok Naiara Zamarreño, Maider Garcia, Sandra Carrasco, Ane Muguruza, Marta Buesa, Maria Jauregui eta Ines Nuñez de la Parte elkarrizketatuko ditu.

  • Eider Hurtado

    Eider Hurtado

Igandean, '360º' saioak Hijas del silencio erreportajea eskainiko du. Naiara Zamarreñok, Maider Garciak, Sandra Carrascok, Ane Muguruzak, Marta Buesak, Maria Jaureguik eta Ines Nuñez de la Partek gauza bat dute komunean: indarkeria desberdinen ondorioz eraildako aiten alabak direla, ETAren, GALen, poliziaren eta ultraeskuinaren indarkeriaz erailak. Guztiak min bera eta sufrimendu bera izan dute eta isilik ez jarraitzea erabaki dute gizarteak eta gazteenek ahaztu ez dezaten. '360º: Hijas del silencio' saioan Eider Hurtadok zazpi emakume ausart hauek elkarrizketatuko ditu. Denek etorkizuna baketsu irudikatzen dute, gorroto eta mendekuari aurre eginez.

Naiara Zamarreñok aita ETAren atentatu baten ondorioz galdu zuen 1998an. Duela bi urte arte Naiarak ez zuen atentatuaren lekura joaterik lortu aitaren dolua istera. Eider Hurtadoren laguntzaz, bigarren aldiz, atentatuaren lekura joango da bere sentsazioen berri emateko.

31 urte pasa ondoren, Maider Garciak ez daki nork hil zuen bere aita. Soldaduskatik ihesi, Hendaiara bizitzera joan zen kontzientzia eragozlea zuen aita. GALen azken biktima izan zen. Urte hauetan guztietan, Maiderrek Estatuak bere erantzukizuna onar dezan borroka egin du. Bigarren mailako biktimatzat hartuak izan direla salatzen du.

Sandra Carrasco, Isaias Carrascoren alaba da. Arrasateko PSEko zinegotzi ohia zen aita. Sandrak, nerabezaroan izan zuen amorrua gainditu ondoren, elkarrizketak duen balioa agerian jarri du, pentsamoldeak alde batera utzita, zauriak sendatzeko balio duela frogatuz.

'360º' saioak, halaber, beste lau biktimen lekukotzak bilduko ditu: Ane Muguruza, Marta Buesa, Maria Jauregui eta Ines Nuñez de la Parte. Euskadin azken 50 urte hauetan alde guztietatik pairatutako indarkeriaren erretratua osatuko dute guztiak. Helburu bera dute, gainera: euskal gizartearen elkarbizitza sendotu, eta beraien mina ez dadila errepika.

Hijas del silencio igandean 22:15ean, izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista