Itxi

telebista

21:00etatik aurrera

'Dantzaldia Bilbon', gaurko 'Oholtzan' saioan

EITB

Ondoren, 'BANDtzaldia Euskal Herrian zehar' ikuskizuna eskainiko dute.

0:26
Bilboko dantzaldia

Larunbateko 'Oholtzan' saioak bi ikuskizun eskainiko ditu. Hasteko, Dantzaldia Bilbon, Andoni Aresti Landa dantza eskolaren eskutik, 21:00etan, eta ondoren, BANDtzaldia Euskal Herrian zehar, 22:15etik aurrera.

Andoni Aresti Landa dantza eskolak emanaldi ikusgarria eskaini zuen Bilboko Campos Eliseos antzokian, estilo ezberdinetako koreografiak bilduz, horien artean, dantza garaikidea, hiriko estiloko dantzak, dantza klasikoak eta jazz estiloa. Koreografia guztiek Andoni Aresti Landaren zuzendaritza artistikoa izan zuten, eta guztira 100 dantzarik parte hartu zuten.

Bestalde, erromerian oinarritutako ikuskizuna da BANDtzaldia. Aiko taldeko kideekin batera, Euskal Herriko musika banda desberdinetako ordezkariak arituko dira: Bilbo, Errenteria, Portugalete, Gasteiz, Eibar, Barakaldo, Lizarra, Zarautz, Altsasu eta Iruñea. BBK Fundazioaren laguntza ere izan du jaialdiak.