Itxi

telebista

Estreinaldia

'Calore Kasua' dokumentala, gaur ETBn

A.E.

EITB

Angel Amigok zuzendutako dokumentalean Sergio Calore neofaszista italiarra du ardatz. Italiako Justiziako lekuko babestua zen Calore, Italiako neofaxisten hilketak salatu zituelako.

Euskal Telebistak ostiralean, Calore Kasua, lekuko babestuaren erailketa Angel Amigok zuzendutako dokumentala estreinatuko du. Sergio Calore neofaxista italiarra du ardatz. Italiako Justiziako lekuko babestua zen Calore Italiako neofaszisten hilketak salatu zituelako. Bere salaketak, Pertur kasuaren ikerketaz Auzitegi Nazionalaren ikerketa berritu du.

Aurreko mendeko 70. hamarkadan indar armatua erabiltzen zuten taldeek geografia guztian barreiatuak zeuden eta pentsamolde ezberdinetakoak ziren.

Talde hauek, apurka-apurka desagertzen joan dira, euren garaiko belaunaldien ezaugarriak aldatzen eta egokitzen joan diren neurrian. Talde hauetako batzuk boterea erdietsi zuten eta beste batzuk betirako desagertu. Bidean ostera, mina eta askatu gabeko misterio korapilatsuak utzi dituzte.

1976ko uztailean Behobian Eduardo Moreno Bergaretxe ''Pertur'' ETA politiko-militarreko buruetako bat desargertu zen. 2010eko urriaren 6an, Erroma alboko etxean hilik agertu zen Sergio Calore neofaxista italiarra.

Itxuraz bien hilketen arteko lotura bakarra misterioa da, baina gaur egun badakigu euren bizitzak gurutzatu egin zirela, eurek ohartu gabe. Calore, Italiako damutu ospetsuena berriro ere klandestinitatera pasatu zen, legearen barruan, hori bai, bere kide ohien hilketak salatu zituenean. Tartean, poliziaren zerbitzura Espainian diktaduraren amaiera aldera izan ziren hilketak salatu zituen.

Armen bidean baino gehiago bide politikoan sinesten zuen Pertur, garai hartako hika-miken eta gatazken biktima izan zen. Espainiako demokraziarentzat berebiziko garrantzia izan zuen 1976.ko urte hartan, Pertur jomugan zegoen. Caloreren deklarazioek, bere kide neofaxistek ETAren aurka egindako ekintzak agerian jarri zituzten. Perturren desagerpenaren hipotesietako bate arabera Espaniako poliziak eskatuta, neofaxista italiarrek hil zuen.

Dokumentalak, Sergio Calore du ardatz. Iraganean eta gaur egun ere duen garrantziaz ohartarazi nahi du. Halaber, Auzitegi Nazionalak ETAko buruzagiaren hilketa ikertzeko zabaldu zuen sumarioa ere eguneratu egin du. Espainiako justiziak deitu zuen Calore beste batzuen artean eta Andreu epailearen aurrean deklaratu zuen. 30 urte pasa dira ordutik eta indarkeriak oso presentzia bizia zuen belaunaldiko erreferenteren ordezkari izan ziren bai Pertur eta bai Calore.

Calore kasua lekuko babestuaren erailketa ostiralean ETB-2n izango da ikusgai 22:00etan.