Itxi

telebista

12. atalaren aurrerapena

Karramarroak lortzeko borroka bortitza izango da gaur 'El Conquistador' saioan

EiTB

Talde gorriak bere ibilbidea hobetzeko azken aukera gisa hartuko du immunitate-jokoa.

  • Iñaki eta David karramarroen jokoan

    Iñaki eta David karramarroen jokoan

Manuren eta Seletaren taldeak izan duten ibilbide eskasa hobetzeko azken aukera gisa hartuko du gaur gaueko 'El Conquistador del Pacífico' saioko immunitate-jokoa.

Hamabi egun daramatzate ia jan gabe; antolatzaileek bizirik irauteko ematen dieten latak soilik izan dituzte jateko. Gainera, Ibonek jokoa utzi izana kolpe latza izan da Bera Kayirua taldeko kideentzat.

Aste honetan, karramarroen jokoa gainditu beharko dute guztiek: karramarroak ahoarekin hartu eta, ahoz aho batak besteari pasatu ondoren, saski batean sartu beharko dituzte. Pisu handiena lortzen duen taldeak irabaziko du, eta kanporatzeko aukera saihestu.

Bitxikeria gisa, talde urdineko Iñaki 'australiarra' itxiko dute karramarroekin kaiolan. Gogoan hartu behar da Iñakiren filosofia berezia: ez du inoiz lurreko izaki bizidunik gogaitu edo eragozten. Ea nola moldatzen den karramarroekin!

22:30ean izango da ikusgai 12. atala ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.