Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Miguel Indurain Saria eta Azpeitiko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Txirrindularitza 15:00etan eta pilota 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Pilota eta pilotariak

    Pilota eta pilotariak. Irudia: EiTB

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur jokatuko den Miguel Indurain Saria. 15:00etan hasiko da emanaldia, Fermin Aramendik gidatuta. Kontakizuna egiten lagunduko diote alboan izango duen Xabier Usabiagak eta lasterketa mototik jarraituko duen Alfontso Arroiok.

Euskal Herrian barrena datozen egunetan jokatuko diren txirrindularitza proben atarikoa izango dugu Lizarra eta inguruetan jokatuko den klasika. Bertan 18 talde lehiatuko dira, tartean World Tourreko lau ordezkari: Movistar, UEU, Astana eta Michelton. Gainerako taldeen artean, Caja Rural, Euskadi-Murias eta Euskadi Fundazioa. Euskal ordezkaritza zabalak hartuko du parte: Izagirre anaiek, Mikel Landak, Mikel Nievek, Pello Bilbaok, Omar Frailek, Aberasturik eta Lastrak, besteak beste.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioaren barruan, Azpeitiko pilota jaialdia izango dugu ikusgai. Lehendabizi, Aranguren - Alberdi Eskuz Banakako Promozio Txapelketako norgehiagoka jokatuko da. Ondoren, Bengoetxea VI - Mariezkurrena II eta Artola - Albisu bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Ibon Gaztañazpi arituko dira esatari lanetan.

Bidasoa Irun taldea eskubaloiko Errege Kopako finalerdietarako sailkatuz geroz, partida 17:00etan eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en.

Azkenik, 12:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en, bezperan Mungian jokatutako MPB Sariko bi pala partida izango dira ikusgai: Garate - Ibargarai vs Necol - Gordon eta Gaubeka - Ibai Perez / Fusto - Urrutia.