Itxi

telebista

Zinema

'Cut Bank' filma ikusgai, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Liam Hemsworth eta John Malkovich ditu protagonista krimen bati buruzko pelikula honek.

  • Liam Hemsworth 'Cut Bank' filmean

    Liam Hemsworth 'Cut Bank' filmean

Euskal Telebistak Cut Bank filma emango du gaur gauean bere bigarren katean. Istorioak Liam Hemsworth eta John Malkovich ditu protagonista, eta Oliver Platt, Bruce Dern, Teresa Palmen eta Billy Bob Thorton ere ikus daitezke bertan.

Dwane McClaren (Liam Hemsworth) gaztearen istorioa kontatzen du pelikulak. Cut Bank herrixkan bizi den mekanikaria da. Institutu garaian kirolari bikaina izan zen, eta hiri handi batera bizitzera joan nahiko luke Cassandra (Teresa Palmer) neska-lagunarekin batera. Baina gauzak okertu egingo zaizkio krimen baten ikerketan nahastuko baitute.

22:00etan hasiko da filma ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema