Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Eskoriatzan izango da gaur

EiTB

Joseba Arguiñanok bertako historia berezienak ezagutu eta zenbait herritarrekin hitz egingo du.

  • Joseba Arguiñano.

    Joseba Arguiñano.

Eskoriatzan izango da gaur 'Historias a Bocados' saioa. Eskoritza erdigunean eta zazpi elizatetan dago banatuta. Horietako bat Apotzaga auzoa da eta auzo horrek Josebak galdu ezin dituen bi berezitasun ditu. Jose Ramon Ocaranzak eta Jesus Mari Herrastik, Auzoetxe elkarteko kiderik zaharrenek, elkartea erakutsiko diote. Hiru solairu, sukaldea, hainbat jantoki pilotalekua eta beste zenbait zerbitzu gehiago ditu elkarteak eta aurkezlea benetan harrituta geldituko da. Jesus Marik sukaldean paella prestatzen duen bitartean, Jose Ramonek forma biribila duen hilerrira eramango du Joseba. Monumentu-multzo gisa sailkatutako hilerria Euskal Herrian forma biribila duen bakarra da.

Javier Etxebarrieta eskoriatzarrak zaletasun berezia du: denetariko objektuak birziklatzen ditu musika-tresnak egiteko. Bere etxeko ganbaran duen bilduma erakutsi eta zenbait joko ditu.

Oscar Escribanok Joseba Arguiñanorekin partekatu nahi duen zaletasuna dauka: Aintzineko Erroma. Geologoa da ikasketez eta paleontologoa ofizioz. Munduan barna egiten diren errekreazioetan hartzen du parte.

'Historias a Bocados' ETB2n eta eitb.eus-en dago ikusgai, 20:00etatik aurrera.