Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Portugaleteko gune historikoan izango da gaur

EiTB

Karlos Belaskok hartuko du aurkezlea herrian eta alderdi zaharra erakutsiko dio.

  • 'Escapadas con Joseba Arguiñano' Portugaleteko gune historikoan izango da larunbatean.

    'Escapadas con Joseba Arguiñano' Portugaleteko gune historikoan izango da larunbatean.

Gaur, apirilak 13, Joseba Arguiñano Portugaleteko gune historikoan izango da. Hasteko, Karlos Belaskok hartuko du aurkezlea eta herriaren alderdi zaharrean bizimodua nolakoa den kontatuko dio. Ondoren, San Nicolas arraun taldearen egoitza erakutsiko dio. Egungo presidentea Karlos bera da, hain zuzen ere. Josebak arraunlarien arropak jantzi eta beraiekin pixka bat entrenatu eta itsas adarrera aterako da.

Portugaleteko gune historikoaren historiaren xehetasunak ezagutzeko Ruben Las Hayas historia zaletuarekin egongo da.

Casa Torre Salazarrera ere gerturatuko da Joseba. Museo bat eta jatetxe bat daude bertan eta sukaldariak Oscar Alonso partida buruarekin jatetxea ikusiko du. Halaber, Ricardo Campuzano Gran Hotel Puente Colganteko zuzendariak hotela kanpotik eta barrutik erakutsiko dio.

Joseba ez da Bizkaia Zubiaz ahaztuko eta hura bisitatzeko, Jabier Gotia mantentzeaz eta azken birmoldaketa lanez arduratu den ingeniariarekin egingo du hitzordua.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.