Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin

ETB

Saioak %26,3ko audientzia zatia lortu zuen, hain zuzen ere, denboraldiko bigarren daturik altuena.

  • Inmunitate jokoa, 'El Conquis' en.

    Inmunitate jokoa, 'El Conquis' en.

'El Conquistador del Pacífico' asteleheneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta bere ordu tartean lidergoa berretsi zuen %26,3ko audientzia zatiarekin, denboraldiko bigarren daturik altuena lortuz, hain zuzen ere. Halaber, Julian Iantzik aurkeztutako realityak 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Abenturako hamalaugarren atal honetan, berdeek irabazi zuten immunitate jokoa eta urdinak atera ziren galtzaile. Amaitzeko, talde gorriko Asierrek Iñaki kanporatu zuen, gorri eta urdinen arteko 'ardi beltzen' dueluan.

Julian Iantzik aurkeztutako saioa asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da hamalau astez jarraian, eta, batez beste, %21,8ko audientzia zatia eta 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu denboraldian zehar.