Itxi

telebista

A28

EH Bildu izango da gaur hauteskundeetako elkarrizketa-saioetan

EiTB

Mertxe Aizpuruarekin izango da Iban Garate ETB1en, eta Oscar Matuterekin Xabier Garcia Ramsden, ETB2n.

  • Mertxe Aizpurua

    Mertxe Aizpurua. Irudia: EiTB

Gaur, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagaiak elkarrizketatzeko tarteetan, EH Bilduren txanda izango da. Iban Garatek Mertxe Aizpurua Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatuko du ETB1en, eguerdiko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 14:45ean, eta Xabier Garcia Ramsdenek Oscar Matute Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua elkarrizketatuko du ETB2n, 'En Jake' saioaren aurretik, 11:30ean.

Elkarrizketak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, eitb.eus-en.