Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De… Cuerpo de Élite', gaur gauean, ETB2n

EiTB

Andoni Agirregomezkorta, Renée Zellweger eta 'Gladiator' filma grabatzeko zorigaiztoko lanak izango dituzte hizpide, besteak beste.

  • 'Cuerpo de élite' filmeko irudia

    'Cuerpo de élite' filmeko irudia

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Andoni Agirregomezkorta protagonista duen Cuerpo de Élite komedia eskainiko du. Felix Linaresek aurkezten duen saioak, halaber, euskal aktore ezagunaren inguruko erreportajea landu du. Aktore ibilbidearen hastapenetan izandako zailtasunak gogoratzeaz gainera, Cuerpo de Éliten egiten duen pertsonaiaren sekretu bat argituko dute. Berebat, 50 urte bete dituen Renée Zellweger aktorea izango dute hizpide La transformación de Renée Zellweger atalean. Saioa osatzeko, Gladiator filma grabatzeko zorigaiztoko lanak izango dituzte hizpide, eta aktore ospetsu batzuen umetako irudiak erakutsiko dituzte Adivina quién es tartean.

'La Noche de...' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista