Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Real Sociedad-Betis partida zuzenean, gaur, 12:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, Logroñotik zuzenean eskainiko da Agirre eta Etxeberriaren arteko buruz buruko txapelketa partida.

  • Real Sociedadeko jokalariak gol bat ospatzen

    Real Sociedadeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Iberdrola Ligako Real Sociedad- Betis norgehiagoka eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek Zubietatik zuzenean, 12:00etatik aurrera. Jokin Altunak eta Larraitz Lucasek egingo dute partidaren kontakizuna.

Arratsaldean, Logroñon jokatuko den pilota jaialdia izango da zuzenean ikusgai, 17:00etatik aurrera. Hasteko, Elordi - Galarza eta Zabala - Martija bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da, eta, ondoren, Agirrek eta Etxeberriak buruz buruko txapelketa jokatuko dute. Amaitzeko, Dario - Ruiz eta Ugalde - Untoria bikoteen artekoa izango da jardunaldiko azkeneko partida. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Pilota emanaldiaren aurretik, apirilaren 13an Gatikan jokatutako 5 Kirol probako finalaurrekoa izango da ikusgai 'Herri Kirolak' tartean, 16:00etan. Aitzol Atutxak eta Inhar Urruzunok osatutako bikoteak, Xabier Zalduak eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.aren kontra lehiatuko dira.