Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Realaren Nazioarteko Txapelketa, gaur, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, Retegi eta Laso aurrez aurre ariko dira buruz buruko txapelketan.

  • Futboleko baloi bat

    Futboleko baloi bat

Gaur, apirilak 22, ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte Realaren Nazioarteko Txapelketaren gazte mailako finalak. Emanaldiak Zubietatik zuzenean izango dira ikusgai, 11:30ean.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, ETBko kamerak Tolosako pilotalekuarekin bat egingo dute bertan jokatuko den pilota jaialdia eskaintzeko. Honako partidak izango dira ikusgai: Altuna III- Erostarbe eta Ezkurdia- Tolosa bikoteen arteko atariko partida, Retegi eta Lasoren arteko buruz buruko txapelketa partida, eta Mendizabal- Garmendia eta Ugalde- Jaunarena bikoteen arteko norgehiagoka. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.