telebista
20:00etan
'Escapadas con Joseba Arguiñano' Urbasan izango da arratsaldean
EiTB
Patxi Ruiz de Larramendi artzainak hartuko du aurkezlea parke naturalean.
-
'Escapadas' Urbasan. Argazkia: EITB
Joseba Arguiñano Urbasako mendilerroa ezagutzera joango da gaur. Patxi Ruiz de Larramendi artzainak hartuko du bertan aurkezlea. Urtero artaldearekin igotzen da bertako larreetara. Familia bereko laugarren artzain belaunaldia da Ruiz de Larramendi. Artzain aritzeaz gainera, gaztak egiten ditu. Josebak artaldearekin lagunduko dio eta baita ahariei ilera mozten ere.
Aurkezlea Urbasako basoan barneratuko da Asier Urcelay Mugitu Aventurako kidearekin. Urcelayk proposatzen dituzten abentura eta entretenimendu ibilbideen berri emango dio.
Halaber, Urbasako kanpinean izango da Joseba, eta duela 20 urte kanpina zabaldu zeneko historiak kontatuko dizkio Ana Beriainek. Ricardo Ercek, bestalde, silexeko arrastoak ikustera eramango dio eta ondoren trikuharri bat ikustera.
Paseotxoa osatzeko Eugenio Perez Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko guardarekin egingo du hitzordua. Kotxean daramatzan laneko tresnak erakutsiko dizkio eta ondoren Ubabako Behatokira edo Pilatosko Balkoira eramango dio.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.