telebista
Hauteskunde elkarrizketak
EAJko Eneko Goia eta Ramiro Gonzalez, gaur, ETBko hauteskunde elkarrizketetan
EiTB
Eneko Goia Donostiako alkategaia ETB1en egongo da eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako hautagaia ETB2n.
-
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EITB
Ostiral honetan hasi da Europako hauteskundeetarako eta udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina, eta Euskal Telebistak egunero elkarrizketatuko ditu alderdi nagusietako hautagaiak.
Ostiralean, EAJren txanda izango da. ETB1en, Iban Garatek Eneko Goia Donostiako alkategaia elkarrizketatuko du 09:30ean, 'Egun On Euskadi' albistegiaren barruan. ETB2n, berriz, Africa Baetak Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako hautagaia elkarrizketatuko du 11:30ean.