Itxi

telebista

Kirolak

Italiako Giroa eta Munitibarko pilota jaialdia, gaur

EiTB

Giroko 7. etapa, Vasto - L' Aquila 13:30etik aurrera izango dugu ikusgai. 22:00etan, berriz, Promozio Txapelketako Aranguren vs. Zabala norgehiagoka.

  • Ackermann 2019ko Giroan

    Ackermann 2019ko Giroan

Gaur ere Italiako Giroarekin bat egingo dute ETBk eta eitb.eus-ek. Vasto eta L' Aquila artean jokatuko den 7. etaparen kontakizuna egingo digute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfontso Arroiok eta Alessandro Rutak. Ohi denez, emanaldia 13:30ean hasiko da ETB4n eta 15:00etan ETB1en jarraituko du.

22:00etan 'ETB Kantxa' saioa izango dugu ikusgai. Bertan, iluntzean Munitibarren jokatutako pilota jaialdiaz gozatu ahal izango dugu: Buruz Buruko Promozio Txapelketako Aranguren vs. Zabala eta Artola - I. Zabala vs. Laso - Imaz norgehiagokak. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.