Itxi

telebista

Castingen datak

'El Conquistador' saiorako Bilboko azken aurrez aurreko castinga gaur izango da

I. A. | EITB.EUS

Uztailaren 8an beste casting bat izango da Donostian. Aurrez aurre egiterik ez baduzu, online castinga egiteko aukera ere badago: "El Conquis"ek eitb.eus-en duen webgunetik igo daitezke bideoak.

1:25
'El Conquistador'en castingak Gasteizen

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 16. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta aste honetan aurrez aurreko castingak egingo dituzte egun eta toki hauetan:

Uztailaren 1ean, astelehena, Gasteizen: NH Canciller Ayala Vitoria Hotela (Santiago Ramon y Cajal kalea, 5), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 2an, asteartea, Iruñean: NH Pamplona Iruña Park Hotela (Arcadio Maria Larraona kalea, 1), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 3an, asteazkena, Donostian: Silken Amara Plaza San Sebastián Hotela (Pio XII.aren plaza, 7), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 4an eta 5ean, osteguna eta ostirala, Bilbon: EiTBren egoitza (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailak 8: aurrez aurreko casting berria Donostian

Aurreko egunetan bildu den jendetza ikusita, egun bat gehiago luzatuko dituzte castingak Donostian. Astelehenean, uztailaren 8an, Silken Amara Plaza San Sebastián Hotelera itzuliko dira, aurretik egin ezin izan duten hautagaiei beste aukera bat emateko. Ordutegia aurreko castingen berbera izango da: 10:00etatik 20:00etara.

Online castinga

Horiez gain, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi dutenek online bidezko castinga egin dezakete, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunera bideoa bidalita. Uztailaren amaiera aldera arte egongo da bideoa bidaltzeko aukera.