telebista
Larunbatean
'Escapadas con Joseba Arguiñano'k Pagoetako parke naturala arakatuko du gaur
EiTB
Iñigo Eizagirre artzainak hartuko du Joseba Arguiñano aurkezlea.
-
Joseba Arguiñanoren saioa Pagoetako parke naturalera eta inguruetara joango da bisitan.
Larunbatean, Joseba Arguiñanok Pagoetako parke naturalera eta inguruetara bisita egingo du. Iñigo Eizagirre artzainak hartuko du aurkezlea. Eizagirre artzaina izateaz gain, gazta ere egiten du eta Orortegi izeneko bere baserritik parkera ikuspegi ederra du. Zarautz eta Donostia ere ikusten dira bertatik
3.000 hektareako azalera du parke naturalak eta bertako landaretzaz eta faunaz gozatzeko aukera eskaintzen dute inguruan dauden bideek. Iturraran Parketxea da harrera zentroa. Historia asko duen baserria da eta haren berri emango dio Amaia Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak.
Egun bat baino gehiago Pagoetan emateko duenak Ibarrolabekoa landetxean ostatu hartzeko aukera dauka. Patxi Caminosek erakutsiko dio basetxearen barruko aldea.
Lorategi botanikoa, Pagoetako altxorretako bat, erakutsiko dio sukaldariari Paco Garin beronen diseinatzaileak.
Agorregi ondare monumentu-multzora bisita ere ezin da galdu. Burdinola eta hainbat ur errotak osatzen dute eta Mila Ruiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak gidatuko du Joseba monumentuan barrena.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' larunbatean dago ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.