telebista
22:30ean
Genevan izango da gaurko 'Vascos por el Mundo' saioa
EITB
Amaiur Elizari kazetariak Suitzako hiria bisitatuko du Aiala, Iñaki, Michael eta Nekane euskaldunekin.
-
Amaiur Elizari kazetaria Ginebran
Osteguneko 'Vascos por el Mundo' saioan, Amaiur Elizari kazetariak Geneva ezagutuko du, aberastasunaren eta famaren paradisua. Aukera anitzeko eskaintza du hiriak, horien artean: itsasontzi txikietan ibilbide erromantikoak edota Alpeetara txangoak egiteko aukera dago, baita Suitzako jatetxe onenak dastatzekoa ere.
Leman laku handiak inguratzen du hiria eta 193 nazionalitate ezberdinetako bizilagunek kultura anitzeko giro kosmopolita erakargarria osatzen dute. Aimar Elizari hiriko kaleetan barrena ibiliko da Aiala, Iñaki, Michael eta Nekane euskaldunek gidatuta, Genevako sekretu guztiak ezagutzeko asmoarekin.
'Vascos por el Mundo' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.