Itxi

telebista

Astelehenean, ekainak 24

Jarraitu 'El Conquistador del Pacífico'ren finala, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

I. A. | EITB.EUS

18:00etatik aurrera, saioaren webgunean, lehiakideak EiTBk Donostian duen egoitzara nola iristen diren ikusi ahalko da, zuzenean.

  • Julian Iantzi eta Eider, "El Conquis"en 2018ko irabazlea

    Julian Iantzi eta Eider, "El Conquis"en 2018ko irabazlea

Astelehenean, ekainak 24, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 15. edizioaren final handiari jarraipen berezia egingo zaio eitb.eus-en. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, lehiakideen eta kapitainen iritsieraren berri emango du zuzenean, EiTBk Donostian duen egoitzatik, Miramondik.

Halaber, "El Conquistador del Pacífico" saioaren finalaren zuzeneko emanaldiaren azken prestakuntzak izango dira ikusgai, minutuz minutuko kontaketa, argazki galeria eta bideoak eskainiz, saioaren webgunean eta sare sozialetan: Facebook, Instagram eta Twitter.

Gainera, 22:30ean hasita, finala ETB2n ikusteko aukera izateaz gain, Interneteko atarian ere zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez.

Canal Vasco/ETBSat

Amerikan, Canal Vascon izango da ikusgai finala, 22:15ean Argentinan eta 19:15ean Mexikon. ETBSaten, berriz, 02:15ean hasiko da.