Itxi

telebista

Pilota zuzenean

Pilota jaialdia Eibartik, gaur, San Joan egunez, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Lau eta erdiko San Fermin Txapelketako Altuna III.a vs Etxeberria izango da partida nagusia.

  • Jokin Altuna pilotaria.

    Jokin Altuna pilotaria. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

San Joan egunez, pilota emankizuna izango dugu zuzenean Eibarko Astelenatik. 17:00etan hasiko da jaialdia Zabala - Martija vs Egiguren - Zabaleta norgehiagokarekin. Partida nagusian, Altuna III.a eta Etxeberria izango dira nor baino nor gehiago Lau eta erdiko San Fermin Txapelketaren barruan. Azkenik, Mendizabal II.a - Ruiz eta Elordi - Etxebarria bikoteen arteko neurketa jokatuko da.

Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota
  • Telebista