Itxi

telebista

ETB2n, 20:00etan

'Historias a Bocados' Elortzan izango da arratsaldean

EiTB

Joseba Arguiñano Arabako Arraia-Maeztun izango da Jose Mari Martínez de la Hidalga, Jaione Pérez de Viñaspre eta Phil Millerrekin solasean aritu eta jaki gozoak dastatzeko.

  • Arguiñano Elortzan izango da igandean.

    Arguiñano Elortzan izango da igandean.

'Historias a Bocados' saioak Elortzara bisita egingo du gaur, Arabako Arraia-Maeztuko herrira.

Hamaika biztanleko herrian, Jose Mari Martínez de la Hidalgarekin egingo du topo. Elortzan jaio zen duela 73 urte, eta bera umea zela herrian zortzi etxe, bost nekazari eta hiru abeltzain zeudela gogoratzen du. Bere familia nekazaritzan aritzen zen, aitaren lanabesekin. Guztiak ondo gordeta ditu Martínez de la Hidalgak.

Jaione Pérez de Viñaspre orain dela 41 urte jaio zen, Gasteizen, baina badira 10 urte Elortzan bizi dela. Aurretik bere arbasoak bizi ziren bertan, eta berak udara eta asteburuak pasatzen zituen. Herriko 11 biztanleetatik lau etxekoak dira: bera eta bere bikotekidea, eta bost urteko bikiak, herriko ume bakarrak.

Phil Miller Eskozian jaio zen, duela 51 urte, eta Euskal Herrian bizi da duela 21. Biologoa da, eta halabeharrez iritsi zen Elortzara. Parajeez eta euskal kulturaz maitemindu eta bertan erroak bota zituen. Gaur egun bere etxea basetxe bihurtu du, eta mundu guztiko jendeari eskaintzen dio ostatu. Alisa Marghella italiarrak, esaterako, hainbat aste egin ditu jada Philen etxean.

'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.