Itxi

telebista

22:00etan

'El maravilloso jardín secreto de Bella Brown' filma, gaur gauean, ETB2n

Komedia britainiarrak umore txarreko agure baten lagun egingo den liburuzain baten istorioa kontatzen du; agurea oso lorezain ona da.

  • Jessica Brown Findlay 'El maravilloso jardín secreto de Bella Brown' filmaren kartelean

    Jessica Brown Findlay 'El maravilloso jardín secreto de Bella Brown' filmaren kartelean

Gaur, uztailak 6, ETB2k El maravilloso jardín secreto de Bella Brown (This Beautiful Fantastic) film britainiarra eskainiko du, komedia erromantikoa dramarekin eta zinema fantastikoarekin nahasten duena. Simon Aboudek zuzendutako lanaren protagonistak Jessica Brown Findlay, Tom Wilkinson, Andrew Scott eta Jeremy Irvine dira.

Bella Brown (Jessica Brown Findlay) haurrentzako ipuinak idaztea amets duen liburuzain gazte berezia da. Umezurtza da, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta nagusi beldurgarria ditu, eta naturari beldur dio. Etxeko nagusiak Londresen erdigunean dagoen lorategi bat zaintzera bidaliko du, eta Alfie Stephenson (Tom Wilkinson) agurearen lagun egingo da bertan. Alarguna eta aberatsa da Alfie, oso umore txarra du, baina izugarri lorezain ona da.

Ez galdu El maravilloso jardín secreto de Bella Brown filma, gaur, 22:00etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema