Itxi

telebista

22:00etan

Altuna eta Artola protagonista, gaur gauean, 'Gure Bideoteka' tartean

EiTB

Igandeko 4 eta erdiko San Fermin Txapelketako finalisten hiru partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Iñaki Artola pilotaria

    Iñaki Artola pilotaria. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

ETB1ek eta eitb.eus-ek 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute gaur gauean, 22:00etan. Jokin Altuna eta Iñaki Artola 4 eta erdiko San Fermin Txapelketako bi finalistak izango dira protagonista.

Igandeko finalaren atarian, hiru norgehiagoka hauek eskainiko dira: Altuna III.a – Artola (2014ko Promozio Txapelketako finala), Olaizola II.a – Altuna III.a (2017ko 4 eta erdiko San Fermin Txapelketako partida) eta Altuna III.a – Bengoetxea VI.a (2018ko 4 eta erdiko San Fermin Txapelketako finala).