telebista
14:30etik aurrera
Tourreko 5. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
EiTB
173,5 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatuko dute Saint-Dié-des-Vosges eta Colmar artean.
-
Frantziako Tourra. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
14:30ean hasiko da Frantziako Tourreko emanaldia baur ETBn eta eitb.eus-en. Saint-Dié-des-Vosges herrian hasi eta Colmar hirian amaituko den 5. etapak 173,5 kilometroko ibilbide gorabeheratsua izango du, bigarren eta hirugarren mailako bina mendaterekin.
Lasterketaren nondik norakoen zuzeneko kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak 15:00ak arte ETB4n eta ondoren ETB1en. Etapa amaitutakoan analisiaren txanda izango da 'On Tour' saioan.