Itxi

telebista

Audientzia

'La Sala' telesailaren estreinaldi arrakastatsua, ETB2n

EITB

Bestalde, ETB1ek eskainitako 'Voces Riberas Peralta-Azkoien' ikuskizunak audientziaren harrera bikaina izan zuen.

  • Raul Prieto eta Francesc Garrido aktoreak 'La Sala' telesailaren irudi batean.

    Raul Prieto eta Francesc Garrido aktoreak 'La Sala' telesailaren irudi batean.

Asteazken honetan, 'La Sala' telesailaren estreinaldiak audientziaren harrera bikaina izan zuen. Lehen atalaren emanaldiak % 8,4ko kuota bereganatu zuen eta intrigaz beteriko istorioaren hasierako xehetasunak eman zituen. Emanaldiak 168.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Galdeketetan aditua den Yago Costa polizia-inspektoreak eginiko krimena du telesailak abiapuntu: ageriko arrazoirik gabe, Yagok Luis Corbalan lankide eta laguna tiroz hilko du. Sara Sibilio kazetari gazteak hilketaren zergatia jakin asmoz kartzelan elkarrizketa sorta egingo dio inspektoreari eta informazioa bildu ahala, ustelkeria kasu larri baten aurrean dagoela ohartuko da. Tartean, poliziak, politikariak eta epaileak dituen kasua, hain zuzen ere. Telesailaren lehen bi atalak ikusgai dira EiTB Nahieranen.

Voces Riberas ikuskizuna Azkoienen

Bestalde, ETB1eko 'Oholtzan' saioan ikusgai izan zen Voces Riberas taldearen Azkoiengo ikuskizunak ere harrera ona izan zuen: % 4,0ko audientzia zatia eta euskaldunen % 6,9 kuota izan zituen. Halaber, 101.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.