Itxi

telebista

Zinea ETBn

'Una canción para Marion' filma, gaur, ETB2n

EITB

Minbizia duen emakume baten sentimentuak eta nola lasaitzen den kontatzen du filmak.

  • 'Una canción para Marion' filmeko irudi bat

    'Una canción para Marion' filmeko irudi bat

Una canción para Marion filma emango du gaur Euskal Telebistak bigarren katean 22:15ean hasita. Minbizia duen emakume baten istorioa kontatzen du, nola sentitzen den eta nola lasaitzen den.

Ingalaterrako landa eremuko txoko zoragarrietan grabatu zuen Paul Andrew Williamsek berak idatzitako istorio hau 2012. urtean, Terence Stamo, Vanessa Redgrave eta Gemma Arterton aktoreak bere aginduetara zituela.

Minbizia duen emakume bat da protagonista. Abesteko elkartzen diren erretiratu talde baten baitan aurkituko du kontsolamendua. Bere senarrak ez du batere ondo ikusiko talde horrekin elkartzea, baina emaztearengatik edozer jasateko gai dela erakutsiko du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1