Itxi

telebista

Txirrindularitza

Tourreko 10. etapa, gaur, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Esprinterrentzat aproposa izango da Saint Flour eta Albi arteko 216 kilometroko etapa.

  • Tour de Francia

    Tour de Francia

Frantziako Tourreko 10. etapa izango dugu ikusgai astelehenean ETBn eta eitb.eus-en. Saint Flour eta Albi artean, 216 kilometroko ibilbide laua egin beharko dute txirrindulariek. Esprinterrentzat aproposa izango da.

14:30ean hasiko da emanaldia ETB4n, eta 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 15:00etan, ETB1en jarraituko du. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arduratuko dira kontakizunaz, baita etaparen analisiaz ere, ondoren, 'On Tour' saioan.