Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De...'k 'Operación en Damasco' espioi filma estreinatuko du gaur gauean

EiTB

'La pareja más guapa del mundo' tartean Elsa Pataky eta Chris Hemsworth bikotea izango dituzte protagonista.

  • 'Operación en Damasco' filmeko fotograma

    'Operación en Damasco' filmeko fotograma

Gaur gauean, ETB2ko 'La Noche De...' saioak Operación en Damasco filmaren estreinaldia eskainiko du. Daniel Zelikek zuzendutako espioi pelikulak Jonathan Rhys Meyers du protagonista.

Halaber, La pareja más guapa del mundo tartean Elsa Pataky eta Chris Hemsworth aktore bikoteak izango dituzten protagonista. Si lo sé no vengo a África atalean, berriz, Afrikan filmatzeak dituen traben berri emango du. Azkenik, La historia según Hollywood sailean, gizona ilargira iritsi zeneko kontakizunean zer den egia eta zer kondaira aztertuko dute.

'La Noche de...' 22:30ean izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.