Itxi

telebista

Txirrindularitza

Tourreko 11. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

14:15ean hasiko da emanaldia ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.

  • Frantziako Tourreko tropela.

    Frantziako Tourreko tropela. Argazkia: EFE.

Pirinioetan sartu aurretik, etapa lasaia jokatuko dute gaur Frantziako Tourrean. ETB4k eta eitb.eus-ek 14:15ean egingo dute bat Albin abiatu eta Tolosan amaituko den 11. etaparekin (ETB1en jarraituko du 15:00etan). 167 kilometro izango dituen ibilbidean hirugarren eta laugarren mailako mendate bana gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

Ohi denez, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen zuzeneko kontakizuna, baita horren analisia ere ondorengo 'On Tour' saioan.